XLVII ERREGINAREN KOPA 2026
MAIATZAREN 8tik 10era
3 EGUN · 7 PARTIDA · TXAPELDUN BAT
2026KO ERREGINAREN KOPA
Eskubaloiko Erreginaren Kopa Illunbera itzuliko da berriro. 2026ko maiatzaren 8tik 10era izango da, hiru egunetan jokatzen den txapelketa berezia da Kopa. Lehen eta azken partiden artean 48 ordu baino gehiago igaro gabe, zortzi talde onenak elkartuko dira, amaieran txapeldun bakarra geratuko delarik.
Bigarren kanporaketa partida bakarrera jokatu ondoren, hauek dira XLVII. Erreginaren Kopako 2026ko azken fasera sailkatu diren zortzi taldeak:
super amara Bera Bera, Beti Onak, Rocasa Gran Canaria, Caja Rural Aula Valladolid, Mecalia Atlético Guardés,
Grafometal Sporting La Rioja, Elda Prestigio eta KH7-Granollers.
Azken faseko zozketa otsailaren 17an egingo da, Donostiako Aquariumean.
ABONUAK
MAIATZAREN 8a, OSTIRALA: final-laurdenetako lau partidak
MAIATZAREN 9a, LARUNBATA: final-erdiatako bi partidak
MAIATZAREN 10a, IGANDEA: final handia
Partida bakoitzean eta egun bakoitzean eserleku bera ziurtatuta izango duzu. Abonuaen salneurriak:
Infantil: 25,00€ (2011eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak)
Helduak: 45,00€ (2010eko abenduaren 31ak arte jaiotakoak)
Pista gertuko abonua: 65,00€
